Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Martxoa 2009

Ahozkoa lantzen Slideboom-ekin

marijeuraga 31/03/2009 @ 11:36

Urkitzako ikasleek Bakioko baselizei buruzko txostena egin zuten denon artean. Testua egin eta hobetu ondoren Power Point-a erabiliz diapositibetan aurkeztu zituzten testua eta argazkiak. Gero transizio efektuak aukeratu eta ipini zizkioten aurkezpenari. Ondoren ahozko aurkezpena grabatu eta txertatu zuten diapositibetan. Eta bukatzeko Slideboomera igo zuten aurkezpena, enbed kodea kopiatu eta Blogaren HTML editorean itsatsi ostean hau da lortu zutena:

Audacity & Blip.TV

marijeuraga 25/03/2009 @ 00:10

Audacity erabiliz grabatu dut fitxategi bat nire abotsarekin, exportatu dut mp3 bezala eta blip.TV-era igo dut (alta emanda neukan toki honetan).
Txertatzeko kodea lortu ostean blogean txertatu dut hau lortuz:

Podomatic

marijeuraga 24/03/2009 @ 23:20

Podomatic da beste aukera interesgarria podcast-ak egiteko.
On lineko zerbitzua da eta podcasta grabatu ostean enbed kodea ematen digu gure blogean txertatzeko podcasta argitaratuz.


Martxoak 8

marijeuraga 08/03/2009 @ 21:34

Lehen Hezkuntzako Blogean gertaera honi buruzko post-a idatzi dut.

Hemen testuaren ahozko laburpena utzi nahi dizuet. Vocaroo erabili dut audioa egiteko eta gero URL-a txertatu dut editorean.