Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Maiatza 2009

Urkitza ikasleen proiektuen glogak

marijeuraga 19/05/2009 @ 12:35

Golgster tresnaren bidez onlineko poster interaktiboak eratu eta konpartitu ahal ditugu. Posterretan multimediako elementuak txertatu ahal ditugu: testua, grafikoak, estekak, musika, abotsa eta bideoa. Gure ikasleek ikasgelan landutako proiektuak aurkeztu ahal dituzte era errez batean glog baten bidez . Glogak edo posterrak blog eta wikietan txertatu ahal dira eta ahozko azalpenetan laguntza -tresna bat bezala erabili daitezke. Hezkuntzarako tresna espezifiko bat dago: Glogster.com/edu

Glogak izan daitezke oso tresna baliogarriak gure ikasleek egindako lanak edo proiektuak aurkezteko eta bide batez oinarrizko konpetentziak garatzeko, hizkuntza komunikaziorako konpetentzia eta konpetentzia digitala bereziki.
Materiaren ezaugarriei buruz Urkitzako ikasleek egindako proiektutxua aurkeztu nahi dizuet bi glog hauen bidez.
Glogek eta Web 2.0-ren beste tresnek duten aplikazio didaktikoa izan da nire ponentziaren edukina Getxo Linguae Jardunaldietan

Slideboom erabiliz: Trokan

marijeuraga 13/05/2009 @ 12:01

Urkitzako ikasleak Trokan egon ziren ikasten eta ongi pasatzen. Hemen duzue haiek egindako egonaldiaren laburpena.

Irudiak aukeratu dituzte, testua idatzi eta transizio efektuak jarri dizkiote aurkezpenari.

Gero denon artean audio txertatu dute, Slideboomera igo eta embed kodea kopiatu eta txertatu dute bere blogean.

Esteka honetan ikusiko duzue aurkezpena bere blogean:

Urkitzako ikasleak Trokan

Eta hemen txertatuko dut bere embed kodea zuek aurkezpena zuzenean ikusteko:

 

Ikastea ez da aspergarri izan behar!