Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Bideoak

Urkitza ikasleen proiektuen glogak

marijeuraga 19/05/2009 @ 12:35

Golgster tresnaren bidez onlineko poster interaktiboak eratu eta konpartitu ahal ditugu. Posterretan multimediako elementuak txertatu ahal ditugu: testua, grafikoak, estekak, musika, abotsa eta bideoa. Gure ikasleek ikasgelan landutako proiektuak aurkeztu ahal dituzte era errez batean glog baten bidez . Glogak edo posterrak blog eta wikietan txertatu ahal dira eta ahozko azalpenetan laguntza -tresna bat bezala erabili daitezke. Hezkuntzarako tresna espezifiko bat dago: Glogster.com/edu

Glogak izan daitezke oso tresna baliogarriak gure ikasleek egindako lanak edo proiektuak aurkezteko eta bide batez oinarrizko konpetentziak garatzeko, hizkuntza komunikaziorako konpetentzia eta konpetentzia digitala bereziki.
Materiaren ezaugarriei buruz Urkitzako ikasleek egindako proiektutxua aurkeztu nahi dizuet bi glog hauen bidez.
Glogek eta Web 2.0-ren beste tresnek duten aplikazio didaktikoa izan da nire ponentziaren edukina Getxo Linguae Jardunaldietan

Photobuck-ekin lan egiten

marijeuraga 26/10/2008 @ 19:32

Photobuck-ek argazkiak kudeatzearen aukera ematen digu.

Igotako argazkiak editatu ahal ditugu eta gero aukeratutakoekin album bat egin ahal dugu, aurkezpen bat eta bideo bat ere, musika eta efektu ezberdinak txertatuz.

Lortutako bi emaitzak erakutsiko dizkizuet.

Slideshow


 

Remix

 

 

Animoto: irudiekin bideo bat egiten

marijeuraga 23/10/2008 @ 02:56

Animoto aplikazioaren bidez bideo bat eratu ahal dugu guk igotako irudiekin. Baina horrez gain musika ipini ahal diogu sekuentziari, musika horrek irudien arteko translazioaren erritmoa markatuko du. Lortutako emaitza bideoklipa bat dirudi.

Animotoren bidez egindako bideoak jaitsi, konpartitu eta e-mailez bidali ahal dira eta gure blogean txertatu, embed kodea kopiatzen bada.

Froga egin! Merezi du!.

Oso interesgarria da ere Animoto for Education, hor ikasleek eta irakasleek egindako bideoak topatuko dituzue eta haien artean: Be a Buddy, not a Bully!

Berdinen arteko tratu txarrak prebenitzeko programa baten barruan, ikasleek eratutako bideoa.

Lan ederra!

Add to Technorati Favorites

Picture Trail-en albuma musikarekin

marijeuraga 19/10/2008 @ 03:59

Picture Trail erabiliz nire ordenagailutik igotako argazki batzuk bildu ditut eta album bat eratu dut.

Trantsizio efektuak jarri dizkiet argazkiei eta musika ipini diot albumari. Picture Trailek albumetan midiak txertatzearen aukera eskaintzen digu.

 

Free Image Hosting at www.picturetrail.com

Free Image Hosting at www.picturetrail.com

Visit My Photos - 4 Pics
mj PROBA1


Slideshow botoia sakatu behar da ikusten eta entzuten hasteko.

Mintegian Blogeatzen

marijeuraga 11/04/2008 @ 10:35

WQ & Blog Mintegiaren saio berri bat izan genuen atzo eta irakasleak lan egiten egon ziren beren proiektuak aurrera eramateko.

Beste gauzen artean bideo bat grabatzen, YouTubera

igotzen eta gure Bloggean agitaratzen ikasten egon ginen.

Atzo egindakoaren proba txiki bat daukazue hementxe.

 

Argazki bildumarekin pelikula bat egin

marijeuraga 10/04/2008 @ 01:59

Argazki bildumarekin pelikula bat egin egin dut Windows Movie Maker erabiliz.

Musika eta efektuak ipini dizkiot eta You Tubera igo dut.

Embed kodea kopiatu eta editorean dagoen You Tuberen atalean itsatsi eta...

Hau da lortutakoa!

Flash formatoan aurkezpenak argitaratzen

marijeuraga 26/03/2008 @ 04:03

Power Point-aurkezpen bat Flash formatoan ipini dut Ispring 3.1 erabiliz.

Google pagearekin eratutako web gunera igo dut eta orain konprobatu nahi dut ea posible den blog honetatik Flash artxiboarekin lotura egitea.

http://marijeuraga.googlepages.com/Diapositiva1.swf


Ba zen behin...
Ba zen behin...

 

Google Bideora igo dudan pelikula argitaratu

marijeuraga 25/03/2008 @ 04:03

Google Bideora joan, zure kontura, aukeratu zuk igotako pelikula eta hasi ikusten. Embed-a kopiatu eta Nire Blogaren HTML editorean itsatsi eta argitaratu.

Hona hemen egindakoa!

Egunsentia Morean

Patagonia: bideoarekin proba bat

marijeuraga 06/03/2008 @ 04:16

MASKOTAK

marijeuraga 25/02/2008 @ 18:38