Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Informazioak

2.0 Irakasleen Bloga

marijeuraga 06/02/2009 @ 20:54

Ea hilabete bat blog honetan idatzi gabe!
Baina ez pentsa geldirik egon naizela!
Blogen erabilera didaktikoari buruzko ikastaroak ematen egon naiz ikastetxeetatik eta hori dela eta Blogger-ren daukadan beste blog batean hainbat post idazten joan naiz, prozedura ezberdinak azaltzeko eta web 2.0-ren tresna eta aplikazio batzuk aurkezteko.
Beraz interesatzen bazaizue gaia hemen duzue blogaren izena eta esteka.
Bisitatu eta post-ak irakurri!
2.0 Irakasleen Bloga
2.0 Irakasleen Bloga

Berrikuntzarako Hezi Jardunaldiak

marijeuraga 02/11/2008 @ 16:35

 BERRIKUNTZARAKO HEZI Heziberri logoa

HEZKUNTZA ADMINISTRARIEN FORUM EUROPARRAren XIX. ESTATUKO JARDUNALDIAK 2008ko Azaroaren 14-15ean EITB-n, Torres Quevedo pza. z/g – Bilbon, ospatuko dira.

Heziberri web orrian  Jardunaldiei buruzko informazio guztia irakur dezakezue: helburuak, antolatzaileak, egitaraua...

Heziberri web orria

Heziberrin parte hartu ahal dugu guztiok, Hezkuntzaren etorkizuna nolakoa izatea nahi duguna adieraziz. 

Anima zaitez parte hartzen! Klikatu hemen eta zure iritzia eman!

Hezkuntzaren Etorkizuna