Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Urkitza ikasleen proiektuen glogak

Golgster tresnaren bidez onlineko poster interaktiboak eratu eta konpartitu ahal ditugu. Posterretan multimediako elementuak txertatu ahal ditugu: testua, grafikoak, estekak, musika, abotsa eta bideoa. Gure ikasleek ikasgelan landutako proiektuak aurkeztu ahal dituzte era errez batean glog baten bidez . Glogak edo posterrak blog eta wikietan txertatu ahal dira eta ahozko azalpenetan laguntza -tresna bat bezala erabili daitezke. Hezkuntzarako tresna espezifiko bat dago: Glogster.com/edu

Glogak izan daitezke oso tresna baliogarriak gure ikasleek egindako lanak edo proiektuak aurkezteko eta bide batez oinarrizko konpetentziak garatzeko, hizkuntza komunikaziorako konpetentzia eta konpetentzia digitala bereziki.
Materiaren ezaugarriei buruz Urkitzako ikasleek egindako proiektutxua aurkeztu nahi dizuet bi glog hauen bidez.
Glogek eta Web 2.0-ren beste tresnek duten aplikazio didaktikoa izan da nire ponentziaren edukina Getxo Linguae Jardunaldietan

Slideboom erabiliz: Trokan

Urkitzako ikasleak Trokan egon ziren ikasten eta ongi pasatzen. Hemen duzue haiek egindako egonaldiaren laburpena.

Irudiak aukeratu dituzte, testua idatzi eta transizio efektuak jarri dizkiote aurkezpenari.

Gero denon artean audio txertatu dute, Slideboomera igo eta embed kodea kopiatu eta txertatu dute bere blogean.

Esteka honetan ikusiko duzue aurkezpena bere blogean:

Urkitzako ikasleak Trokan

Eta hemen txertatuko dut bere embed kodea zuek aurkezpena zuzenean ikusteko:

 

Ikastea ez da aspergarri izan behar!

Imeem: gure artxiboak gordetzeko eta konpartitzeko gunea

Imeem gure artxiboak gordetzeko eta konpartitzeko webgunea da.
Erregistroa egin behar dugu eta bideoak, argazkiak, audio-artxiboak...igo eta konpartitu ahal izango ditugu.
Doinuarekin frogak egiten ibili naiz eta hau da lortu dudana:



Sinfonía nº 9 de Beethoven (Scherzo).wma -
1- Audio artxiboa igo(upload botoia sakatuz)
2- Enbed kodea lortu eta kopiatu
3- Blogeko editorean itsatsi eta posta argitaratu

Ahozkoa lantzen Slideboom-ekin

Urkitzako ikasleek Bakioko baselizei buruzko txostena egin zuten denon artean. Testua egin eta hobetu ondoren Power Point-a erabiliz diapositibetan aurkeztu zituzten testua eta argazkiak. Gero transizio efektuak aukeratu eta ipini zizkioten aurkezpenari. Ondoren ahozko aurkezpena grabatu eta txertatu zuten diapositibetan. Eta bukatzeko Slideboomera igo zuten aurkezpena, enbed kodea kopiatu eta Blogaren HTML editorean itsatsi ostean hau da lortu zutena:

Audacity & Blip.TV

Audacity erabiliz grabatu dut fitxategi bat nire abotsarekin, exportatu dut mp3 bezala eta blip.TV-era igo dut (alta emanda neukan toki honetan).
Txertatzeko kodea lortu ostean blogean txertatu dut hau lortuz:

Podomatic

Podomatic da beste aukera interesgarria podcast-ak egiteko.
On lineko zerbitzua da eta podcasta grabatu ostean enbed kodea ematen digu gure blogean txertatzeko podcasta argitaratuz.


Martxoak 8

Lehen Hezkuntzako Blogean gertaera honi buruzko post-a idatzi dut.

Hemen testuaren ahozko laburpena utzi nahi dizuet. Vocaroo erabili dut audioa egiteko eta gero URL-a txertatu dut editorean.

2.0 Irakasleen Bloga

Ea hilabete bat blog honetan idatzi gabe!
Baina ez pentsa geldirik egon naizela!
Blogen erabilera didaktikoari buruzko ikastaroak ematen egon naiz ikastetxeetatik eta hori dela eta Blogger-ren daukadan beste blog batean hainbat post idazten joan naiz, prozedura ezberdinak azaltzeko eta web 2.0-ren tresna eta aplikazio batzuk aurkezteko.
Beraz interesatzen bazaizue gaia hemen duzue blogaren izena eta esteka.
Bisitatu eta post-ak irakurri!
2.0 Irakasleen Bloga
2.0 Irakasleen Bloga

Zamzar: formatoa aldatzeko

On lineko zerbitzu honen bidez PDFtik Wordera pasatu ahal ditugu gure artxiboak.
Fitxategia aukeratu ondoren zein formatura pasa nahi dugun esango diogu. Posta elektronikoaren helbidea eman eta gero bihurtzeko aginduko diogu. Laster helduko zaigu gure posta helbidera formato berriko fitxategia.
Zamzar

Zorionak eta Urte Berri On!

A very merry Christmas
And a happy New Year
Let's hope it's a good one
Without any fear
War is over over
If you want it
War is over

Now...

Jhon Lennon's Happy Christmas kantak hori esaten du eta nik aukeratu dut Sliderekin Zoriontzeko aurkezpen hau egiteko.Gabonetako irudiak Slidera igo ditut aurkezpena egiteko.


Happy Christmas(War is over) lyrics