Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Optical Illusions

Izen honekin sarrera pilo topatu dut Googlen eta aztertzen ibili naiz denbora luzez.

Ikasleekin efektu edo ilusio optiko hauen analisia eta  komentarioa egitea jarduera interesgarri bat izan daiteke.

Hona hemen adibide batzuk!

Efektu optikoak

EFECTOS OPTICOS
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: ilusion optica)

Ilisio optikoak

Ilusiones ópticas
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: ilusiones opticas)

Optical illusions

Optical Illusion
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: physics optical)

Photosynth-ekin lan egiten

Photosynth: argazki digitalak ikuste-era aldatuko duen teknología  berria

Software honek leku konkretu batean ateratako argazkiak prozesatzen ditu eta aztertu ondoren hiru dimentsiotako espazioan erakusten dizkigu.  Beraz objetuak edo eszenatokiak rekreatu ahal ditugu. Angelu ezberdinetatik ikusi ahal ditugu argazkiak,  edozein argazkitan zooma egin ahal dugu eta nabigatu argazkien bitartez, eszenatokia angelu ezberdinetatik ikusteko. Hemen ikus dezakezue nik egindako froga.

Harpidetza egin behar izan dut  helbide honetan:

http://photosynth.net/Default.aspx  

eta artxibo bat deskargatu eta instalatu ordenagailuan. Gero i-phonekin nire portatilari ateratako argazkiak igo ditut eta hau da egin dudana.


 

Berrikuntzarako Hezi Jardunaldiak

 BERRIKUNTZARAKO HEZI Heziberri logoa

HEZKUNTZA ADMINISTRARIEN FORUM EUROPARRAren XIX. ESTATUKO JARDUNALDIAK 2008ko Azaroaren 14-15ean EITB-n, Torres Quevedo pza. z/g – Bilbon, ospatuko dira.

Heziberri web orrian  Jardunaldiei buruzko informazio guztia irakur dezakezue: helburuak, antolatzaileak, egitaraua...

Heziberri web orria

Heziberrin parte hartu ahal dugu guztiok, Hezkuntzaren etorkizuna nolakoa izatea nahi duguna adieraziz. 

Anima zaitez parte hartzen! Klikatu hemen eta zure iritzia eman!

Hezkuntzaren Etorkizuna

2.0 Webaren tresnak eta aplikazioak- ikastaroa B07an

Gaur, urriaren 27an, arratsaldeko 5etan, 2.0 Web-az ikastaro bat hasiko da Getxoko Berritzegunean.

http://www.scribd.com/doc/7544811/Web-20-Deialdia1

Web 20 Deialdia1 - Upload a Document to Scribd

Ikastaroan aztertuko ditugun gaiak Blog honetan komentatuko ditugu.

Web 2.0-ren Interneteko helbide interesgarriak

Photobuck-ekin lan egiten

Photobuck-ek argazkiak kudeatzearen aukera ematen digu.

Igotako argazkiak editatu ahal ditugu eta gero aukeratutakoekin album bat egin ahal dugu, aurkezpen bat eta bideo bat ere, musika eta efektu ezberdinak txertatuz.

Lortutako bi emaitzak erakutsiko dizkizuet.

Slideshow


 

Remix

 

 

Animoto: irudiekin bideo bat egiten

Animoto aplikazioaren bidez bideo bat eratu ahal dugu guk igotako irudiekin. Baina horrez gain musika ipini ahal diogu sekuentziari, musika horrek irudien arteko translazioaren erritmoa markatuko du. Lortutako emaitza bideoklipa bat dirudi.

Animotoren bidez egindako bideoak jaitsi, konpartitu eta e-mailez bidali ahal dira eta gure blogean txertatu, embed kodea kopiatzen bada.

Froga egin! Merezi du!.

Oso interesgarria da ere Animoto for Education, hor ikasleek eta irakasleek egindako bideoak topatuko dituzue eta haien artean: Be a Buddy, not a Bully!

Berdinen arteko tratu txarrak prebenitzeko programa baten barruan, ikasleek eratutako bideoa.

Lan ederra!

Add to Technorati Favorites

GLIFFY DIAGRAMA 2.0 WEBAREN APLIKAZIOAK


Picture Trail-en albuma musikarekin

Picture Trail erabiliz nire ordenagailutik igotako argazki batzuk bildu ditut eta album bat eratu dut.

Trantsizio efektuak jarri dizkiet argazkiei eta musika ipini diot albumari. Picture Trailek albumetan midiak txertatzearen aukera eskaintzen digu.

 

Free Image Hosting at www.picturetrail.com

Free Image Hosting at www.picturetrail.com

Visit My Photos - 4 Pics
mj PROBA1


Slideshow botoia sakatu behar da ikusten eta entzuten hasteko.

Efektu ezberdinak

Etxeko txakurrak telebistan!


Txikitatik

Aintzineko argazkiak Picturetraileko aurkezpen hau egiteko.


http://www.picturetrail.com helbidean harpidetza egin, zure argazkiak igo, apaindu eta...argitaratzeko kodea kopiatu eta itsatsi editorean.
Aukera interesgarriak eskaintzen ditu!

Technorati    Technorati Profile