Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Eskandinaviako paisaiak


Kaixo berriro!

Ikasturte berri honi hasiera emateko argazkien album bat egin dut Bubble Share erabiliz eta gero hemen, parrafo honen azpian kodea txertatu dut.

Hau da emaitza!

BubbleShare: Share photos - Play some Online Games.
Eta giroa berotzeko, handik ekarritako musika entzungo dugu:

Secret Garden taldearen Nocturne

Nere herriko neskatxa maite

Nere herriko neskatxa maite da Benito Lertxundiren kanta hunkigarri bat.

http://www.goear.com/ helbideko bilatzailea erabiliz lortu dut kanta, embed kodea kopiatu eta Blogaren editorean itsatsi dut.

Benito Lertxundiri nire omenaldi txikia izan dadila!

Nire argazkiaren azpian Benitoren beste kanta harrigarri bat entzun ahal izango duzue, Bizkaia maite izenekoa.

Kanta hau Boomp3-a erabiliz txertatu dut, beti bezala embed kodea kopiatuz eta itsatsiz.

Toki guzti hauek erabil daitezke gure artxiboak igotzeko,eta handik gure Blogean nahi ditugun kantak txertatzeko. Batzuetan harpidetza egitea beharrezkoa da, beste batzuetan ez. Kontutan hartu behar da Copyrightari buruz adierazten dena.

Hauek dira helbide interesgarri batzuk:

http://www.goear.com/

http://boomp3.com/

http://www.imeem.com/

Aitormena

Kanta batzuk lagun egiten digute bizitza osoan.

Hemendik nire omenaldia Hertzainak taldeari kanta miragarri honengatik eskerrak emanez.

 

http://www.goear.com/ helbidean dagoen bilatzailea erabiliz kanta lortu dut. Embed kodea kopiatu eta Blogaren editorean itsatsi dut eta hau da lortutakoa.

Aitormena

IMAGINE

IMAGINE!...

Imagine all the people
Living life in peace

You may say that I'm a dreamer
But I'm not the only one
I hope someday you'll join us
And the world will be as one

Mintegian Blogeatzen

WQ & Blog Mintegiaren saio berri bat izan genuen atzo eta irakasleak lan egiten egon ziren beren proiektuak aurrera eramateko.

Beste gauzen artean bideo bat grabatzen, YouTubera

igotzen eta gure Bloggean agitaratzen ikasten egon ginen.

Atzo egindakoaren proba txiki bat daukazue hementxe.

 

Argazki bildumarekin pelikula bat egin

Argazki bildumarekin pelikula bat egin egin dut Windows Movie Maker erabiliz.

Musika eta efektuak ipini dizkiot eta You Tubera igo dut.

Embed kodea kopiatu eta editorean dagoen You Tuberen atalean itsatsi eta...

Hau da lortutakoa!

Flash formatoan aurkezpenak argitaratzen

Power Point-aurkezpen bat Flash formatoan ipini dut Ispring 3.1 erabiliz.

Google pagearekin eratutako web gunera igo dut eta orain konprobatu nahi dut ea posible den blog honetatik Flash artxiboarekin lotura egitea.

http://marijeuraga.googlepages.com/Diapositiva1.swf


Ba zen behin...
Ba zen behin...

 

Slide Share erabiltzen

Slide Sharen eskegita ditudan Power Point-aurkezpenen artean bat aukeratu dut, embed in your blog atalean dagoen kodea kopiatu eta Nire Blogaren editorean itsatsi.

Aurkezpena argitaratu dut era horretan.

Google Bideora igo dudan pelikula argitaratu

Google Bideora joan, zure kontura, aukeratu zuk igotako pelikula eta hasi ikusten. Embed-a kopiatu eta Nire Blogaren HTML editorean itsatsi eta argitaratu.

Hona hemen egindakoa!

Egunsentia Morean

Picasarekin argazki-album bat egin eta argitaratu

Picasa erabiliz argazki-album bat egin dut eta Interneten eskegi dut.

Orain saiatuko naiz albuma argitaratzen.

Horretarako Picasako nire albumaren HTML- kodea kopiatu dut eta nire blogaren editorean, hitz hauen atzean itsatsiko dut.

UR eta LUR

Ondorengo kasuan albumaren 1.go argazkia aukeratu dut bere gainean klikatuz, argazkiaren esteka, HTML-a, kopiatu dut eta nire blogaren editorean itsatsi egin dut. Hauxe da emaitza!

De UR eta LUR

Diapositibak aurkezpena moduan ikusi ahal dira Diapositiben proiekzioa- tekla sakatuz.

Egizue  proba!